Volver al foro
A
Amalur
05/10/2010 19:00

Ergobian bizitzeko arrazoiak/razones para vivir en Ergobia

Zergatik aukeratu duzu Astigarraga herriaren ondoan dagoen etxea erosteko?

2.229 lecturas | 6 respuestas

Epa!

Ni ere animatu naiz etxea erostera promozio honetan. Lekua oso polita iruditzen zait. Ibaiaren ondoan, zuhaitzak, etab. Gainera Astigarraga herri polita dela uste dut.

Ta zuek, zergatik aukeratu duzu inguru hau?

 
E
ergobia03
27/01/2011 12:34

Kaixo:

Gailurrekin hiitzegin det eta bai bigarren portala udararen hasieran emango dute eta lehenengoa udararen bukaeran...

Gutxi falta zaigu... galdera bat, zu zer portalekoa zara?

 
E
ergobia03
17/01/2011 11:58

Kaixo berriz:

Arrazoi guztia daukazu, etxe berriak eta garajea trasteruakin dira. Guk beste herriekin konparatu ondoren honekin geratzea erabaki genuen.

2 zenbakikoak garela esan dizut eta ez dakit zertan pentsatzen nengoen... jajajaja bainan gure portala 1a da. Eta bai gure etxea B multzokoa da, 71 m karratukoa 3 logela eta 2 bainugela.dena kanporaldera begira.

Joe udararen bukaeran? Gailurrekin hitzegingo det ea zurrumurru hoiek egia diren, kontatuko dizut!!

 
A
Amalur
16/01/2011 22:28

Bai, 2 zenbakiko portala lehenago emango dute. Uste dut aurtengo udaren hasieran emango dutela.

1 zenbakikoa beranduago. Nahiz eta portal hori bukatuta ez egon, 2. portaleko etxeen giltzak emango dituztela entzun dut.

Zu 1 portalekoa zara, orduan?

Garestienetakoak diozunean, ze esan nahi duzu B multzokoak direla? 270.000tik gorakoak?

Edo pisu handienak tokatu zaizkizue?

Niri prezio ona iruditzen zait, esaten duzun moduan trastelekua eta garajea dituzte ta gainera etxe berriak dira. Donostian, adibidez, oso zaila da prezio horretan (multzo batekoak zein bestekoak) etxe berri bat erostea.

Babes ofizialekoak baino askoz garestiagoak dira, zalantzarik ez, ta beharbada Astigarragan bertan 2. eskuko etxea pixka bat merkeago eros daiteke.

Baina abantaila garajean eta trastelekuan dagoela dirudi.

Ez dira tasatuak, hitzartutako prezioa dute ("concertadas"). Tasatuak beste mota batetakoak dira ta baldintza gehiago bete behar izaten dira.

Beno ba, egongo gara harremanetan.

Aste ona izan!

 
E
ergobia03
16/01/2011 19:47

Kaixo:

Bueno nire ustez tasatuak izateko ez dira hain merkeak, bakarrik garajea eta trasterua precioan sartuta daudelako bestela... bueno egia da, guri ia garestienetako bat tokatu zaigula.

Gaur bueltatxo bat ematera joan gara eta erritmo ona daramate, 2.portalari gutxi falta zaio, lehioak eta dana jarri diote ya! ez det ezer arrarorik sumatu...

Gauza bat, fecha de entregan verano 2011 jarri duzu. Guri 2011 bukaerarako esan ziguten... ez dakit igual 2. portala lehenago emango dute? Gu 2. portalakoak gara.

 
A
Amalur
22/12/2010 21:37

Epa!

Galdera bat, Astigarragakoa zara? Zalantza bat daukat, jakin dut jende askok uko egin diola etxeari eta ez dut ondo ulertzen zergatik, zozketa egin arteraino denbora asko igaro dela eta beharbada egoera pertsonala aldatzeagatik edo gehiago gustatzen zaien pisu bat erosteagatik ez bada. Esan nahi dut arraroa egiten zaidala pisu handiak eta merkeak izanda, izena eman ondoren jende askok uko egitea. Zuk badakizkizu edo susmatu ditzakezu arrazoi batzuk, ala seguraski gehienak arrazoi pertsonalengatik/bizitzaren gorabeherangatik izango dira? esan nahi dut beldur pixka bat ematen dit azkenean arazo potoloren bat egotea auzo edo promozio horretan Astigarragakoak ez garenok ez dakiguna.

Beno ba, ondo segi ta laster arte

 
E
ergobia03
19/12/2010 20:24

Kaixo Amalur!!

Bizilgunak izango gara....

Niri ere leku ederra iruditzen zait, auzo polita geldituko dela uste dut, Ea gende gehiago animatzen den idaztera!!

 

Fin del hilo
Mensajes Relacionados
© 2002-2024 - HABITATSOFT S.L.U. CIF B-61562088 c/ Josefa Valcárcel, 40 bis 28027 Madrid
Contacto |  Publicidad |  Aviso Legal y Política de Privacidad  |  Política de cookies  |  Blog |  Catastro |  Facebook |  Twitter
Vocento