Kaixo Sdenka!
Aquí te mando la traducción. Espero que sirva para algo. Mi madre se ha quedado en silla de ruedas al tener que subir y bajar las dichosas cuestas y escaleras. Poco a poco ha empezado a andar con muletas, pero esto no es plan, el daño ya está hecho.
Espero que tengan en cuenta nuestra petición y que a nadie le pase lo mismo.
Gracias
Donostiako Udalari;
Jakin dugunez, ez duzue onartu Dbus enpresak egindako proposamena autobus zerbitzua ezartzeko Pagolako auzoan, zehazki "Sociedad Vascongada de Amigos del País" kalean, Babes Ofizialeko etxe berrietan.
Dakizuenez, bizilagun batzuk zerbitzu honen eskaera egin dugu eta beharra begibistakoa da, orain arte dauden autobus geltokien komunikazioa ez baita nahikoa, nahitaez distantzia luzeak, aldapak eta eskailerak igo eta jeitsi behar ditugularik.
Bizilagun batzuk mugikortasun arazoak ditugu ezintasun fisikoengatik, beste batzuk haurren aulkiak eraman behar ditugu, beste batzuk pertsona helduak gara, erosketak eraman behar ditugu, eta abar luze bat.
Urbanizazio honen hedadura zabala da eta bertan bizi garen familia kopurua ugaria. Ez gara autobus linea berri bat eskatzen ari, baizik eta orain arte dauden linea horietako bat etxe hauen aurretik pasa dadila eta geltoki bat izan dezala aipaturiko kale hontan.
Beraz, Pagolako babes ofizialeko bizilagunok formalki eskatzen dugu Dbus enpresak egindako proposamena onartzea eta "Paseo de la Sociedad Vascongada de los amigos del País Vasco" kalean autobus geltoki bat jartzea.
Besterik gabe eta gure egoera ulertuko duzuelakoan zuen erantzunaren zai geratzen gara.