Volver al foro
L
lizanoeta
03/11/2012 09:23

Ba hori da kontua, ez digutela eze eman paperean. Horregatik atzk ahndik irten eta berehala erabaki genuen tipoari email bat bidaltzea galder guztiekin.

Agurnereiin ere komentatuko dugu konketarena.

 
W
Withina
03/11/2012 08:56

Egunon guztioi,

Dirudienez oraindik ez dute aukeratu zeinek jarriko dizkigun sukaldeak, hala ere ados nago zurekin. Ondo legoke zein kolore eskainiko dizkiguten jakitea azulejoak aukeratzeko. 

Eta Saltokiarena ez zait batere gustatu, aldaketaren bat egin nahi baduzu ez dizute esaten zein izango litzatekeen diru diferentzia? Eman dizuete eperen bat aldaketak egiteko?

Ondo izan,

 
L
lizanoeta
02/11/2012 21:30

Aupa! Ta Sukaldeko azulejoak eta muebleak ez dira batera aukeratzen? Ondo legoke behintzta jakitea armairutan egongo diren kolore aukerak, ez?

Whitina, ba Saltokin egia esan, ez dizkigute gauzak ondoegi azaldu, ez digutu inongo paper edo katalogorik eman... Gure sentsazioa izan da gogo handirik gabe ari zela tipoa...

Ta gero konketako muebletan aukera gutxi... 

 
W
Withina
02/11/2012 15:59

Gaur Agurnekin hitz egin dugu zalantza batuk genituelako eta esan digu azaroaren 12tik aurrera 2. fasekoei deituko diete sukaldeko azulejoak ikustera joateko...ez dakit nora joan beharko garen ze ahaztu zaigu galdetzea. 

Lizanoeta zer moduz Saltokin? 

Asteburu on pasa,

 
L
lizanoeta
30/10/2012 15:47

Primeran, beraz! Ea laster deitzen dizueten.

Ba Javier zeramikasekoek ere laster deiztea espero det. Badugu gogoa gauzak aukeratzen juteko..

 
W
Withina
30/10/2012 15:42

Saltokiren web orrian begiratu egin dut eta han jartzen da beraien ordutegia. Aukera bat baino gehiago izango dugu ze astelehenetik ostiralera 7.30 -19:30 irekita dago eta larubat goizean ere. 

Ea noiz deitzen diguten  irrikitan gaude eta. Suposatzen dut Javier Zeramikoek laister ere deituko dizuetela  ezta?

Laister arte,

 
L
lizanoeta
30/10/2012 13:12

Kaixo Whitina! Ba ordutegia ez dakit. Nire senarrak hitz egin zuen beraiekin, baina ostiralean zubia dugunez, egun horretan geratu ginen, ordutegiagatik kezkatu gabe. Ostiral arratsaldean lanean daude fijo, baina ez dakit.

 
W
Withina
30/10/2012 08:33

Ze ondo lizanoeta! orduan laister guri ere deituko digute.

Galderatxo bat daukagu: ze ordutegi daukate saltokikoek??Zeren eta oraintxe bertan ez daukagu denbora askorik nire bikote eta biok koinziditzeko.

Zuen berrien zain egongo gara!

Agur bat,

 
L
lizanoeta
29/10/2012 19:56

Aupa! Saltokitik deitu digute gaur. Ostiralerako geratu gea. Kontatuko dizuegu...

Bizilagun, zeozer berria esan dizue Agurnek?

Whitina, pentsatzen det zueu ere aurki deituko dizuetela ;)

Ondo izan!

 
W
Withina
26/10/2012 19:18

Bizilagun, orain ulertzen dugu hobeto zer gertatzen ari den, eta egia esateko, inork ez nahi baditu lababo horiek ez da normala saltokikoek diruarekin geratzea eta gainera lababoak nahitanahiez jartzera behartzea. Ez da bidezkoa. Espero dut hau guztia lehenbailehen konpontzea bestela kexatu beharko genuke denok batera.

 
B
Bizilagun
26/10/2012 16:58

Agurnerekin hitz egin dugu eta beraienkin hitz egingo zuela esan digu. Bere deiaren zain gaude, ea zer esaten duten Saltokikoek. Dirudienez joan garen pertsona guztiak lababoak ez jartzeko esan diegu, armairu gabe ez dutelako ezertarako balio. Horrekin diru asko bueltatu behar zigutenez, aserretu egin dira eta han hartzeko "obligazioa" eukitzeko, dirua ez bueltatzea erabaki dute. Guk dena sinatua daukagu eta email-ez biali genien, baina orain email-a ez zitzaiela iritsi esan digute, a ze kasualitatea ez? Oso,oso aserre gaude, gutaz far egiten hari dira, gogor jarri behark gera, bestela nahi dutena egingo dute eta ezin dugu onartu.

Ondo izan

 
L
lizanoeta
26/10/2012 15:39

Kaixo!

A ze jarrera Saltokikoena... Bizilagun, Grupo Eibarren zerbait esan dizuete jarrera eta baldintza aldaketa horretaz?

Oraindik ez digute deitu, baina asteazkenean Twitterren galdetu genien ta datorren astean hasiko omen dira 1 blokekoei deitzen.

Espero det epeak betetzea, aurreko atzerapenekin oso luze egiten ari baita hau...

 
W
Withina
26/10/2012 15:18

Kaixo,

Guk momentuz ez dakigu ezer, ezta deitu ere egin digute!. Esaten duzunari buruz, oso txarra iruditzen zait gauza bat esatea eta gero aldatzea presupuestoa behin sinatuta eta guzti. 

Oso motel doa guztia eta ez zait batere gustatzen. 

Ondo izan,

 
B
Bizilagun
26/10/2012 13:10

Kaixo denoi,

Albiste txarrak, Saltokitik deitu digute lababoak ez dizkigutela deskontatuko esanaz, horrela, altzariak beraiekin erostera behartu nahi gaituzte. Dagoeneko guk, presupuestoa eginda eta firmatua geneukan eta orain dirudienez ez du ezertarako balio. Oso moskeatuak gaude jarrera honekin.

Beste albisterik badaukagu, komentatuko dizuet.

Zuei deitu dizuete?

Agur bat,

 
B
Bizilagun
18/10/2012 21:08

Gabon!

Gaur sukaldeei buruz oraindik ez dakitela ezer esan digute. Ni pixkat preokupatua nago sukaldeko azulejoak ere Azaroaren 30-erako aukerau behar ditugulako eta oraindik ez dakigu zeinek jarriko dizkigun.

Plazoari buruz, guri ere oraingoz ondo dijoaztela esan digute. Atzeratzen badira usten det atake bat emango digula!

Ongi segi!

 
W
Withina
18/10/2012 12:53

Mila esker lizanoeta. Orduan azaroa arte ez dugu jasoko berririk... Gutxienez gure fatxada nahiko arin ixten ari dira. Esango dizut berriren bat izaten dugunean. 

 
L
lizanoeta
18/10/2012 12:35

Aupa!

Whitina, justo aurrekoan galdetu nien Facebooken ea noiz deituko ziguten eta oraintxe erantzun didate:

Hace 21 minutosGrupo Eibar
Egunon Orreaga, ya están llamando a los del Bloque 2 tercera planta, probablemente se os llamará dentro de dos o tres semanas.
Un saludo

Harritzen didana da, oraindik bigarren blokekoekin egotea... 

Ondo izan!

 
G
garikoitz
18/10/2012 12:12

egunon!!!!

guk ere ez dakigu ezerrez sukaldeei buruz.badakit azaro bukaerako azulejoak elejituta eduki behar dittugula (guk behintzat).

leireri galdetu genion ea etxeak martxa honen zijoazten eta esan zigun momentuz plazoak kunplitzen ari zirela.Ea egia den eta 2013 bukaerako bertan gauden.

gero arte

 
W
Withina
18/10/2012 07:44

Egunon denoi!

Ba ez lizanoeta, ez dakigu ezer komunei eta azulejoei buruz. Itxoitea besterik ez daukugu baina luzeegi egiten ari da. 2. fasekoekin jarraituko omen dute, ez dakit. 

Bizilagun, ba al dakizu nortzuk jarriko dizkiguten sukaldeak zeren urriaren hasieran Leirek esan zigun oraindik ez zekitela.

Eta beste galdera daukat, zuek uste duzue 2013. urte amaierako etxebizitzak izango ditugula?

Ondo izan eta laster arte,

 
L
lizanoeta
18/10/2012 07:23

Aupa! 

Ba ideiareik ez, bizilagun, guri oraindik ez digute komunen konturako deitu, beraz...

Whitina, zuek baduzue azuleju eta komunenn berririk?

Egun ona izan!

 
B
Bizilagun
17/10/2012 18:53

Kaixo guztioi!

Norbaitek badaki zerbait sukaldeei buruz?Suposatzen da orain dela 2 aste asiko zirela deitzen baina guk ez daukagu berririk.

Agur bat,

 
W
Withina
05/10/2012 19:58

Kaixo guztioi,

Gaur Leirekin egon gara eta planoa sinatu dugu. Esan digu aste honetan 2. faseko 3. solairukoei deitu diete komunak ikusteko eta guk itxaron beharko dugula aste batzuk. Dirudienez oraindik ez dakite nortzuk jarriko dizkiguten sukaldeak ezta erradiadoreak ere.

Zerbait gehiago dakizuenean kontaiguzue mesedez jeje

Asteburu on izan,

PD. Bizilagun eskerrik asko komunetako gauzak igotzeagatik!

 
G
garikoitz
04/10/2012 13:38

arratsaldeon!!

gu aste honetan joan gara bai saltokira eta baita ere azulejoak ikustera.

Gauza asko dago ikusteko,aukeratzen lanak.jaja.azaroa bukaerako azulejoak aukeratuta eduki behar dittugula esan digute dendakoak.

animo!! badijoalaz aurrera!!

aio

 
L
lizanoeta
04/10/2012 08:31

Mila mila esker, Bizilagun!!!

Gu atzo egon ginen Agurnerekin planoa sinatzen. Baina beste gauzei buruz berririk ez. 

Ea gaur obratik pasa ta argazkirik ateratzerik dudan. 

Ondo izan!

 
B
Bizilagun
03/10/2012 11:54

Kaixo!

Obratik jarri behar dizkiguten sanitarioen argazkiak igo dizkizuet.

Agur bat,

 
L
lizanoeta
02/10/2012 08:57

Kaixo! Atzo Agurnek deitu zigun ta bihar goaz planoa sinatzera. Sanitario ta azulejuei buruz oraindik berrik ez. 

 
W
Withina
01/10/2012 13:47

Arratsaldeon,

Gaur Leirek deitu digu plano definitiboa sinatzera joateko eta ostiralean joango gara. Berriren bat esaten badigu idatziko dizuegu.

Aste on izan,

 
L
lizanoeta
01/10/2012 13:00

Aupa!

Whitina, ba ez, guk oraindik ez dugu plano definitiboa sinatu... Ea laster deitzne diguten gauzak ikusten juteko. Bihar eod berriz pasako niaz ea fatxada nola doan..,

Bizilagun, mila esker informazioa ta argazkiak jartzeagatik!

 
B
Bizilagun
01/10/2012 08:25

Egunon!

Ez, bainu bakoitzean nahi dituzun azulejoak jarri ditzazkezu. Gainera pareta bakoitzean azulejo ezberdina jarri dezakezu, ez dago arazorik. Argazkietan jarri dizkizutenatik nahi dezunak jarri ditzazkezu, hoietatik kanpo beste bat jarri nahi baduzu, diferentzia ordaindu beharko zenuke.

Ondo asi astea!

 
W
Withina
01/10/2012 07:58

Ai ama! Ez nuen uste horrela izango zenik....Azkenean kriston mareo izango da gauza bakoitza toki desberdinetan aukeratu behar bada jeje. Horrexegatik esaten zenuen bi aukeratu behar direla ezta? Hala ere, beste galdera sorzen zait, bi komunetarako azulejo berdinak hartu beharko ditugu ala ezberdinak izan litzateke?

 
B
Bizilagun
30/09/2012 23:43

Ez,azulejo hoiek bainuenak bakarrik dira,oraindik ez dakigu sukaldekoak nork jarriko dizkigun,hor edo beste toki batean izan daiteke.

Ondoloin!

 
W
Withina
30/09/2012 22:40

Izugarria Bizilagun! Benetan eskerrik asko argazki guzti horiek igotzeagatik. Suposatzen dut hortik bainuetako eta sukaldeko azulejoak aukeratu behar ditugula ez? 

Mila esker berriz eta gabon!

 
B
Bizilagun
30/09/2012 22:19

Gabon!

Azulejoen argazkiak jarri dizkizuet, suposatzen det 1.fasekoei ilusioa ingo dizuetela argazkiak ikustea, behintzat ideia bat egiteko ez?

Gabon pasa!

 
W
Withina
29/09/2012 20:00

Mila esker informazioagatik Bizilagun! Eskertzen da hainbeste datu izatea. Suposatzen dut zuekin (2. fasekoekin) bukatu eta gero, gurekin hasiko direla baina momentu hori arte gutxienez dakigu nola joango diren pausoak. 

Zerbait gehiago ikustera joaten bazarete, kontaiguzu mesedez, kuriositatez beteta gaudela!

Bestetik, lizanoeta, eskerrik asko argazki bat igotzeagatik. Dirudienez, ixten ari dira gure blokea, eskerrak! Galderatxo bat: zuek sinatu duzue plano definitiboa jada? 

Ondo segi eta asteburu on izan,

 
B
Bizilagun
29/09/2012 17:07

Kaixo denoi!

Atzo azulejoak ikusten egon ginen. Andoainekoko Javier Ceramicas-ea jun behar genula esan ziguten. Oso kontentu gaude erakutsitako azulejoekin, pilabat dazkagu aukeran, ez dakit ziur zenbat baina 25-30 bat bai. Denak itxura modernokoak eta kalitate onekoak dirudite.

Gainera etxea ematerakoan hango jefia etxera bainuak neurtzera eta muebleen presupuesto bat ingo zigutela esan ziguten. Presupuesto horri,    %20-ko deskontua egingo zigula esan ziguten, ez dago batere gaizki. Prezioak Sanitarioen dendakoen oso antzekoak dira.

Gauz bat bastante moskeatu zigun, Grupo Eibar-ekoek ez zioten dendakoari oraindik planoa biali eta ezin izan genun ezer zehazki begiratu, gainetik bakarrik begiratu genituen azulejoak eta etxea, beste egun batean joan beharko degu, ala ere denbora beharko degu hainbestetik bi aukeratzeko.

Agur bat,

 
B
Bizilagun
25/09/2012 08:10

Egunon!

Sanitarioak eta griferia Roca markakoak dira bai, Zaldibiko etxean zegoen modelo berdin berdina da, Meridian izena du.

Lasai, 2 edo 3 aste daude dena pentsatzeko, beraiek presupuesto txiki bat iten dizuete eta gero etxean lasai begiratzeko denbora ematen dute.

Leirek erantzutean esango dizuet zer esan didan.

Ondo asi astea!

 
W
Withina
25/09/2012 07:17

Egunon,

Eskerrik asko zuen informazioagatik. Zalantza batzuk ditugu: azkenean sanitarioak eta griferiak Roca markakoak al dira? eta aldaketa horiek momentu horretan erabaki behar dituzue edo egun batzuk ematen dizuete?

 Bestalde, ados gaude zuekin, guk ere pentstazen genuen Saltokin bertan azulejoak ikusteko aukera izango genituela. Hamaika buelta emango ditugu gauza bakoitza aukeratzeko. Ea  Leirek honi buruz zer esaten duen,  ze azkenean denbora behar da eta aukeraketa asko egin beharko ditugu hemendik aurrera. 

Ondo ibili,

 
B
Bizilagun
24/09/2012 22:01

Gabon!

Esan nizuen bezela, gaur Saltokin egon gara. Azulejuak ikustera joango ginala pentsatzen genuen baina ez da horrela izan, bañera, dutxa, komuna, griferia eta lababoak akukeratzeko esan digute. Baldosak ez dizkigutela beraiek jarriko esan digute. Paper batzuk erakutsi dizkigute obrakoek jarri dizkiguten sanitarioekin eta zerbait aldatu nahi badezu prezioa zenbat igotzen dan esan digute.

Bastante moskeatua nago komuneko gauzak azulejuak baino lehen aukeratzeko esan digutelako, ez zait oso lojikoa iruditzen. Bainuko armairuen kolorea geroago aukeratu dezakegu baina estiloa jakiteko baldosak nolakoak diren beharrezkoa dala iruditzen zait. Ez dakit zuei zer iruditzen zaizuen, bihar Leireri deituko diot hau esanez.

Obrak jarri dizkiguten gauzak ez daude gaizki baina lababoa armairu gabe etortzen da. Dutxa eta bainera, nahiko txikiak dira eta ez dute dakagun toki guztia ondo aprobetsatzen.

Agur bat,

 
L
lizanoeta
24/09/2012 15:04

Kaixo!!!

Ene! Zenbat denbora hemendik pasa gabe...

Gu aurrekoan egon ginen Agurnerekin aldaketaren aurrekontua sinatzen eta. Ea laster deitzen diguten lehenengokoei ere Saltokikoa ikusteko... 

Bestalde aurrekoan obra ikusten egon nintzen eta badirudi lehen blokea ixten behintzat hasi direla...

Ondo segi!

 
B
Bizilagun
23/09/2012 19:46

Bihar goaz, beraz gauean kontatuko dizuet zer iruditu zaigun. Mobilarekin argazkiak ateratzen saiatuko naiz.

Animo, seguru laister deitzen dizuetela.

Ondo izan,

 

Fin del hilo
380  mensajes<12 ... 78910>
Mensajes Relacionados
© 2002-2024 - HABITATSOFT S.L.U. CIF B-61562088 c/ Josefa Valcárcel, 40 bis 28027 Madrid
Contacto |  Publicidad |  Aviso Legal y Política de Privacidad  |  Política de cookies  |  Blog |  Catastro |  Facebook |  Twitter
Vocento